Drda, Jan
Txekoslovakiako eleberrigile eta dramagilea (Pribram, 1915 - Praga, 1971). Bere lehen eleberrian (Hiri txiki bat esku batean, 1940), probintziako ohiturak deskribatu zituen. Ondoren abertzale kutsuko kontakizunak idazteari ekin zion: Nema barikada (1946). Hainbat komedia ere idatzi du: Deabruarekin elkarrizketa (1946) eta Ulrich eta Bozenaren eleberria (1953).