Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dravida

iz. Etnogr. Indoeuroparrak Indiara iritsi baino lehen Indian bizi zen herria, egun Indostan penintsulako hegoaldean bizi dena. Herri honetako kideak azal ilunekoak dira; 100 milioi dira guztira, eta dravida hizkuntzak erabiltzen dituzte (tamilera eta tuluera).  v  Dravida hizkuntzak. Indiako hizkuntza multzo bat da. Ezagunenak tamilera (Indiako hego-ekialdean) eta haren adarra den malaialamera, kanara hizkuntza (mendebaleko itsasertzean) eta haren adarra den tuluera, telugonera (ekialdeko itsasertzean) eta haren adarra den koniera, gondera (Gondwanan) eta brahoniera (Belutxistan ekialdeko mendietan) dira. Guztira 72 bat milioi lagun mintzatzen dira hizkuntza horietan.