Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Draper, Henry

Estatu Batuetako astronomoa (Prince Edward Country, Virginia, 1837 - New York, 1882). Bera izan zen argazki plakan izar espektroak aztertu zituen lehena (1877). Draper-ek eratu zuen izar espektroen katalogoa (Draper catalogue, 1890). Bertan 10.361 izar azaltzen dira, bakoitzari dagokion espektroarekin. Henry Draper Catalogue berrian (1918-1928) 240.000 izarren espektroak biltzen dira.