dragoi-mutur
iz. Bot. Eskrofulariazeoen familiako belar landare bizikorra (Antirrhinum majus). Zurtoin tentea du, 60-80 cm ingurukoa; hostoak lantza itxurakoak, osoak eta peziolodunak. Loreak gorriak edo arrosak izaten ditu, hodi itxurakoak eta bi ezpain asimetrikoetan banatuak. Fruitua kuskuetan gordeta izaten du. Udaberrian eta udaran loratzen da, Mediterraneo inguruko hormetan eta harkaitzetan. Bigungarri gisa erabiltzen da sendagintzan; apaingarri gisa ere erabili ohi da.