Draem, Renaat
Flandestar arkitektoa (Anberes, 1910). Urbanismoko irakasle izan zen Anberesko goi mailako arkitektura eskolan (1947-1989). Arkitektura gertaera plastiko eta gizatiartzat hartzen zuen. Bere lanak anbiguoak dira, arrazionaletik irrazionalera igarotzen dira, lan irekiaren poetika lan itxian sartzen du. Draem-en lan nagusiak hauek dira: Brauns etxebizita (Kraainem, 1948); Kiel-eko gunea (Anberes, 1950); Deurne etxebizitza (1957); Serneels etxebizitza (Wilrijk, 1958); Bruselako Unibertsitate libreko kulturunea (1989); Anberesko kulturunea (1989), Anberesko metro geltokia.
- Draa
- Dracula
- Drach-eko leizeak
- Drachenfelds
- Drachmann, Olger
- Draem, Renaat
- draga
- drago
- dragoi
- Dragoiak
- dragoi-mutur