Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dragoitxo

iz. Zool. Gekoaren familiako narrasti ezkataduna (Tarentola mauritanica). Burua eta enborra zapal zabalak ditu; hankak motzak, eta behatz muturrak zabal biribilak. Isatsa zilindro-kono itxurakoa, zapala oinean eta puntaz bukatua du. Ez du betazalik. Larru mehea du, kolore beltz edo zuriko marraduna. Harkaitzetan, paretetan eta zuhaitzetan bizi da, Mediterraneoan, Kanarietako uharteetan eta Afrikako iparraldean.  v  Turkiako dragoitxoa (Hemidactylus turcicus). cm bat inguru da luze. Behatzetan azkazalak izaten ditu. Gorputz zapal zabala du eta kolore grisa, gorrixka, horixka edo arrea. Gauez ibili ohi da. Mediterraneoan, Itsaso Gorrian eta Asia mendebaldean bizi da.  v  Europako dragoi filodaktiloa (Phyllodactylus europaeus). Behatzak zabalduak ditu muturrean, eta isats oratzailea, puntan bukatua. Gorputzak kolore grisa edo horixka du, eta bizkarraldean arrastoak izaten ditu. Europako saurorik txikiena da; 7 cm baino ez da luze, horietatik 3 cm inguru isatsak hartzen dizkiola. Mediterraneoko mendebalean bizi da.