Dragomaniv, Mijail Petróvitx
Ukrainako idazlea eta politikaria (Gadiatx, Poltava, 1841 - Sofia, 1895). Kieveko unibertsitateko irakaslea zela, bere kargutik kendu zuten, Ukrainaren abertzaletasuna sustatzen baitzuen. Genoara jo zuen eta beste zenbait ukrainarrekin batera Gromada lehen aldizkari abertzalea sortu zuen, ideia sozialistak eta nazionalistak zabaltzen zituena. Berea da, besteak beste, Ukrainar herriaren kantu politikoak obra (1883-1885).
- drago
- dragoi
- Dragoiak
- dragoi-mutur
- dragoitxo
- Dragomaniv, Mijail Petróvitx
- Dragonnades
- Draguignan
- Dragun, Osvaldo
- draia
- drain