Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

drago

. iz. Bot. Baratxuriaren familiako zuhaixka (Dracaena draco). Enbor zuzen sendoa izaten du eta adar ugari. 5-7 m-ko diametroa du eta 18 m-tik gora izan daiteke luze. Hosto zorrotzak ditu, leunak. Loreak zurixkak dira eta mordotan ateratzen zaizkio. Enborretik drago odola izeneko erretxina ateratzen da, herri sendagintzan eta kolore emaile gisa erabiltzen dena. Lurralde epeletan eta beroetan hazten da, Kanarietako uharteetan besteak beste.