Dowland, John
Musikagile ingelesa (Dublindik hurbil, 1562 edo 1563 - Londres, 1626). Laud-jotzailea zen. Danimarkako Christian IV.aren musikaria izan zen. 1612. urtean Ingalaterrako erregearen zerbitzuan jarri zen. Obra nagusiak: The First Booke of songes (Lehen kantu liburua, 1597), The Second Booke (Bigarren liburua, 1600) eta Lacrimae (1604).