Irlandako iparraldeko konderria, Belfasteko hiriaren hegoaldean. 2.465 km2 eta 310.617 biztanle (1980). Hiriburua: Downpatrick. Hiri nagusiak: Bangor eta Newry. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza bada ere, azken urteotan turismoak gorakada handia izan du.