Doyle, Arthur Conan
Eskoziar eleberrigilea (Edinburgo, 1859 - Crowborugh, Sussex, 1930). Medikuntza ikasketak Edinburgon egin ondoren Afrikako gerretan eta Lehen Mundu Gerran aritu zen. Edgar Alan Poeren ondotik misteriozko eleberriaren maisua zela esan daiteke, Doyleri zor baitzaio Sherlock Holmes ikerlaria sortu izana. Obra nagusiak: A Study in scarlet (1887, Zirriborro eskarlata, Xabier Olarrak itzulia), The adventures of Sherlock Holmes (1891-1927, Sherlock Holmesen abenturak), Rodney Stone (1896), Sir Nigel (1906), The lost word (1912, Mundu galdua), The poison belt (1913, Gerriko pozoitsua), The great boer war (1900, Boerren gerra handia), History of spiritualism (1926, Espiritualismoaren historia) eta The hound of the Baskervilles (1902, Baskervilletarren zakurra).
- Dowland, John
- Down sindromea
- Down
- Downing Street
- Downs
- Doyle, Arthur Conan
- dozena
- dozenaka
- dozeta
- dozetismo
- dozimasia