Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Douala

Kamerungo mendebaleko hiria, estatu horretako portu nagusia (4.013.000 tona, 1984an). Gineako Golkoaren ertzean dago. Litoral probintziako hiriburua da. 810.000 biztanle (1987). Afrika mendebaleko industriagune nagusietakoa da (janari industria, kimika eta ehunak). Arrantza. Kamerungo hiriburua izan zen 1940-1946 bitarteko urteetan.