Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dorletako Santutegia

Gipuzkoako santutegia, izen bereko Ama Birjinari eskainia. Leintz-Gatzagan kokatua, Nuestra Señora del Castillo izenaz ere ezaguna da. Dokumenturik ez dagoenez ez dakigu noiz eraiki zen lehen santutegia. Parrokia izan zen 1331. urtean Leintz-Gatzagan San Millan eliza eraiki zen arte.