doriforo
iz. Zool. Patata zomorroaren familiako intsektu koleopteroa (Leptinotarsa decemlineata). 10 edo 12 mm bitarteko luzera du, eta gorputzean hamar bat lerro izaten ditu luzetara. Kolore horia du. Ipar Ameriketakoa da jatorriz, eta 1877an iritsi zen Europara. Kalte handiak eragiten dizkie patatari eta belladonaren familiako zenbait landareri, horien hostoez elikatzen baita intsektu hau.