Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dorida

(Gr. Dôris). Asia Txikiko antzinako doriar kolonia. Knido eta Halikarnaso hiriak, Kos uharteko hiria eta Lalis, Kamir eta Lindos Rodas uharteko hiriak ziren lurralde hartako gune nagusiak. Urte oparoak izan zituen Doridak, Kretarekiko, Siriarekiko eta Egiptorekiko merkataritzari esker.