Dornaku Olaetxea, Juan Maria Roman
Euskal idazle eta lexikologoa (Bera, 1878 - Hondarribia, 1959). Kaputxinoa (Frai Roman Maria de Bera) zen. Filipinetan egon zen eta bertan ikasi zituen tagalo eta ingeles hizkuntzak. Euskal Herrira itzuli ondoren, Aragoira erbesteratu zuten eta bertan prestatu zuen bere euskara-gaztelania hiztegia. 1913an Zenbakiztia izeneko aritmetika liburua argitaratu zuen eta 1915. urtean Lutelestia geografia liburua. 1915ean Asiako Guam uhartera abiatu zen. Bertan eman zituen hogeita zazpi urteetan, hango hizkuntza (txamorroa) ikasi zuen, hizkuntza horren lehen hiztegia prestatu eta itzulpen ugari egin zuen. 1950. urtean erretiratu zen Hondarribiko komentura, eta bertan hil zen 1959an.
- Dorida
- Dorida
- doriforo
- Dorking
- Dorletako Santutegia
- Dornaku Olaetxea, Juan Maria Roman
- Dornaku
- Dornier, Claudius
- Doroño
- dorpe
- dorpeki