Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dordoina

Frantziako erdialdeko ibaia (Massif Central, Okzitania). 490 km. Massif Centraleko mendietan jaio ondoren (Puy de Sancy), Mont-Dore, La Bourbole, Argentat, Souillac, Bergerac eta Libournetik igarotzen da. Garona ibaiarekin bat egiten du Ambès-en, Bordele ondoan, eta Girondako estuarioa osatzen du horrela. Goi arroan Dore izena hartzen du (indar etxeak). Ontziz ibil daiteke azken 117 kilometroetan.