Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dordrecht

Holandako hego-mendebaleko hiri eta portua. Merwede, Noord, Dordtse Kil eta Oude Maas ibaien bilgunean dago, Rhin ibaiaren estuariotik hurbil. 106.968 biztanle (1986). Kimika industria, leherkariak, destilategiak, ontziolak, metalurgia, ongarriak eta beiragintza. Aipagarriak dira Eliza Nagusi gotikoa, XVIII. mendeko jauregiak eta hainbat museo.  v  Historia. Normandiarrek suntsitu zuten hiria 937. urtean. Dordrecht Holandaren babeserako gune estrategikoa zen gotorleku bilakatu zen 1271n. XIV. mendean izan zuen oparotasuna galdu, eta bertako ekonomia gainbehera etorri zen hurrengo mendean. Bertan egin zen Holandako probintzien lehen batzarra 1572an. Holandako protestanteen sinodoa ere Dordrechten izan zen (1618-1619).