Diop, Birago
Frantsesez idatzi duen Senegalgo idazlea (Ouakam, 1906 - Dakar1989). Militante afrikazalea, frantsesera bihurtu zuen bere herriko ahozko tradizioa, ipuin bilduma bikainak eskainiz (Les Contes d’Amadou Koumba, 1947; Les nouveaux contes d’Amadou Koumba, 1958; Les Contes et Lavanes, 1963; Contes d'Awa, 1977). Bere poesiak Afrika berriaren sentsibilitatea islatzen du (Leurres et lueurs, 1960). Aipatzekoak ditu, orobat, memoria liburuak: La Plume raboutée, 1978; À Rebrousse-temps, 1982; À Rebrousse-gens,1985; eta « Mémoires africaines » bilduma.