Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dioptria

iz. Leiar optiko baten ahalmenaren neurria. Bere balioa fokua metro bateko distantziara duen leiar batena da. Fokuen distantziaren alderantzizkoa izaten da; adibidez, distantzia 0,5 m-koa denean, lenteak 2 dioptria dauzka. Dioptriaren kopurua izan daiteke bai positiboa bai negatiboa, sistema optikoa edo lentea nolakoa den: lentea ganbila denean dioptria kopurua positiboa (+) da, eta ahurra denean negatiboa (-). Miopia eta hipermetropia mailak dioptrien bidez adierazten dira.