(Gr.Dionysos) Sirakusako tiranoa (K.a. 430 - K.a. 367). Kartagotarren aurka borrokatu zen. Gudarostea eta gerraontzi flota berritzeaz gainera, hiria gotorleku bihurtu zuen, eta artearen eta kulturaren mezenas bihurtu zen. Dionisio Gaztearen aita zen.