Dionísio, Eduarda
Portugaldar idazlea (Lisboa, 1946). Aldizkari eta egunkarietan idazteaz gainera, literatura antologien apailatzaile, antzerkigile eta antzezle ere bada. Kontagintzaren eraberritze interesgarri baten protagonista izan da, lagunarteko hizkera, deskribapenak eta diskurtso dokumentala nahasiz eta irakurketa parte-hartzailea bultzatuz. Bere obra Portugalgo azken hogeita hamar urteetako historia politiko eta sozialaren lekukotasuna da. Artea, bizitza eta politika hartzen dituen literatura sentiberatasun berri baten bidez, eta erregimen autoritario baten aurkako borroka, krabelinen iraultzaren berotasuna, utopiaz kargatutako itxaropena eta geroko frustrazioak bizi izan zituen belaunaldiaren begiez, herrialde hartako giroa jasotzen du bere obran. Lan nagusiak: Retrato Dum Amigo Enquanto Falo (1979), Histórias, Memórias, Imagens e Mitos Duma Geraÿão Curiosa (1981), Títulos, Acÿões, Obrigaÿões (1994).