Dionisio Gaztea
(Gr. Dionysos) Sirakusako tiranoa (K.a. 367 - K.a. 344). Dionisio Zaharraren semea zen, eta aginpidea Dion osabaren esku utzi zuen. Geroago Dion osaba herritik bota zuen eta bere ondasunak saltzera behartu (K.a. 366), baina Dionek Esparta eta Greziako beste herri batzuek lagunduta Sirakusa bereganatu zuen. Dionen hilketaz (K.a. 354) baliatu zen Sirakusara itzultzeko, baina Siziliako herritarrek ez zuten onartu. Azkenik Korintora erretiratu zen Dionisio Gaztea bere altxorrekin. Dionisioren gortean babes handia aurkitu zuten zientzia eta letra gizonek.