dinamo
iz. Energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen duen tresna. Bi atal nagusi ditu: armadura birakaria (induzitua edo birakaria), eta eremu magnetikoa eratzen duten iman higigaitzak (induktore edo estatorea). Faradayk 1830ean aurkitutako indukzio elektromagnetikoan oinarrituta dago tresna hau; dinamoak korronte jarraitua edo alternoa sor dezake. Dinamoaren lana kilowat/ordutan (kWh) neurtzen da. Grammek egin zuen 1872an korronte jarraituko lehen industria dinamoa.