Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dinamometro

iz. Teknol. Indarrak neurtzeko edo tresnen eta motorren ahalmen mekanikoa neurtzeko erabiltzen den tresna.  v  Newton edo Kg-indarretan neurtzen du dinamometroak indarra. Leroy-ren dinamometroa, itxura biribileko malguki batez osatua, da ezagunena; malgukiaren alde batean neurtu nahi den indarra jartzen da eta beste muturrean aurreko indarraren kontrako indarra egiten duen beste bat. Leroy-ren dinamometroaz gainera, badira beste hainbat eratakoak: zuzenean indarra jaso eta bero bihurtzen duena, Preny-ren frenua deitua, tresnaren atal batek egindako indarra jaso eta beste atalen bati ematen diona, etab.