Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dinant

Belgikako hiria, Namur probintziako hiriburua, Mosa ibaiaren ertzean, Bruselatik 80 km-ra. 12.300 biztanle. Janari industria, larruak eta harrobiak. Letoi eta kobre urtuzko gauzakien eskulangintza. Aipagarriak dira XII-XIV. mendeetako Notre-Dameko kolegio-eliza, XII. mendeko udaletxea, Mont Fat-eko leize prehistorikoak eta XI. mendeko gotorlekua (XVI eta XVII. mendeetan eraberritua). Lehen Mundu Gerran suntsiturik gertatu zen herria.