dinamita
iz. Kim. Osagai nagusitzat nitroglizerina duen leherkaria, meatan, bideetan, harrobietan,… erabiltzen dena. Alfred Nobel zientzialariak asmatu zuen 1866an. Hasieran nitroglizerinaren xurgatzailetzat diatomea-lurrez nahasitako nitroglizerinarekin prestatzen zen leherkaria; gaur egun, amonio nitratoa erabiltzen da nitroglizerinaren ordez eta xurgatzaileak aktiboak izaten dira (ikatz xehatua, sodio nitratoa,…).