Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dieno

iz. Kim. Bere molekulan bi lotura bikoitz dituen alkenoen taldeko gai organikoa. Lotura bikoitza non den adierazteko zenbaki bat jartzen da dienoaren izenaren aurrean. 1,4 pentadieno (CH=CH-CH-CH=CH) esaten denean adibidez, molekularen lotura bikoitzak lehenengoa eta laugarrena direla esan nahi da. v Dieno konjugatua. Molekularen bi lotura bikoitzen artean, lotura bakarreko bat duen dienoa. 1,3-butadienoa (CH2=CH-CH=CH2) eta 2-metil-buta-1,3-dieno [CH2=(CH3)-CH=CH2] izenekoak dira ezagunenak. Horiek dira gomaren osagai nagusiak.