Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dielektriko

izond. Fis. Korronte elektrikoa garraiatzen ez duen gaiaz esaten da. Eremu elektriko bat orekan gordetzen duen edo eremu horretatik korronte elektrikorik igaro gabe bakartzen duen gaiaz esaten da. Dielektrikoak molekula polarrak eta ez-polarrak izaten ditu. Polarrak direnean, horien norabidea hartzen dute dipoloek. Polarrak ez direnean, dipoloak induzituak dira, eremuak eragiten duenean eratzen direnak. Dielektrikorik egokiena erabateko hutsunea izango litzateke; horrelakorik ezean, airea, mika, portzelana erabiltzen dira.