Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Diego, Gerardo

Espainiar poeta. (Santander, 1896 - Madril, 1987) «27ko Belaunaldiko» kidea izan zen. Deustuan, Salamancan eta Madrilen egin zituen letra ikasketak. Albertirekin batera Espainiako Literatura sari nazionala jaso zuen Versos humanos poema bildumarekin 1925. urtean. “Academia de la Lengua Española” erakundeko kidea, Jose Antonio saria eta Juan March fundaziokoa jaso zituen 1946 eta 1961. urteetan. Oparotasun handiko idazlea izan zen eta bere liburuetako gai nagusiak amodioa, musika eta zezenketak dira batez ere: Imagen (1922), Manual de espumas (1924), Poemas adrede (1932), Biografía incompleta (1953), Alondra de verdad (1941), La luna en el desierto (1948), Soria (1948), Variaciones (1954), Paisaje con figuras (1956), Angeles de Compostela (1961), La suerte o la muerte (1963), El cerezo y la palmera (1964), Vuelta del peregrino (1967), Versos divinos (1971), Cemento civil (1972), Un jándalo en Cádiz (1974), Manuel Machado, poeta (1974), Lola (1977), Socia sucedida (1977) eta Carmen (1977).