Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dientzefalo

iz. Anat. Burmuinaren beheko aldea. Bizitza begetatiboaren eta psikikoaren gune ugari daude dientzefaloan. Hauek ditu zati nagusiak: erdialdean, masa nuklearra edo talamoa, zentzumenen kitzikadurak hartzen dituena; horren gainean, epitalamoa, mugimendu automatikoak eragiten dituena, eta azpialdean, berriz, hipotalamoa, logura, tenperatura, eta beste zenbait funtzio begetatibo zaintzen dituena.