Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

diagnosi

iz. Med. Eritasunen ezagutza, sintomen azterketaren bidezkoa. v Eritasunaren sintoma klinikoak aztertu egin behar dira diagnosia egin ahal izateko; horrez gain sintomen arteko harremanak aztertu eta neurtu egin behar dira, eta gaixotasunarekin zerikusia duten erabaki. Joan den mendean diagnosia egiteko azterketa modu bakarra zuten (ukitu, auskultatu, entzun…), baina gaur egun erradioskopia, erradiografia, ekografia eta abar, erabiltzen dira. Laborategian egindako analisiak (odola, gernua, ehun zatiak) ere derrigorrezkoak dira diagnosiak egiteko.