Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

diagrama

iz. Gertaera batek edo gehiagok izandako aldaketak, eragiketen ebazpenak eta beste hainbat bilakaera adierazten dituen irudi edo adierazpen grafikoa.  v  Venn-en diagrama. Log. eta Mat. Multzoen arteko oinarrizko zenbait eragiketa adierazteko erabiltzen den diagrama. Eulerren diagramak hartu zituen oinarri Venn-ek eta honek eratutakoari esker silogismoak egia diren aztertzeko ere erabiltzen da. Zenbait formaz osatutako diagrama da; forma horien bidez adierazten dira multzoen arteko eragiketak. v Fis. Presio-bolumenaren diagrama. Abzisatzat bolumena hartzen duena eta ordenadatzat presioa. Diagrama mota honek aztertzen dituen prozesuak zikloka errepikatzen direnean, diagramako azaleraren balio absolutua lanaren balioa bera da. Clapeyron-en diagrama izenaz ere ezagutzen da. v Presioa-tenperatura. Prozesu termodinamikoak adierazteko diagrama, presioaren datuak ordenadan eta tenperaturarenak abzisan neurtzen direna. v Barra diagrama. Estatistikan, aldagai diskretu baten maiztasun erlatiboa barra edo segmentu gisa adierazten duen diagrama.