Diaghilev, Sergej Pavlovic
Errusiako artista (Novgorod, 1872 - Venezia, 1929). Zuzenbide ikasketak egin zituen San Petersburgon eta bertan artista gazteren lagun egin zen. 1898tik 1904 arte iraun zuen Mir Iskusstva (Artearen mundua) aldizkariaren zuzendari izan zen. Harrezkero ikuskizun bat antolatu zuen, San Petersburgon eta Parisen batez ere (Parisen Boris Godunov obra aurkeztu zuen). Errusiara itzuli eta Antzerti Inperialeko dantzariekin ballet talde bat eratu zuen. 1909. urtean Parisko ballet denboraldia antolatu zuen eta Silfideak, Armidaren pabiloia eta Igor printzea eta Kleopatra obra arrakastatsuak aurkeztu zituen han. Hasieratik lortu zuen bere garaiko poeten, musikagileen eta margolarien laguntza. 1910. urtean, Scheherazade, Suzko txoria eta Inauteriak obrak aurkeztu zituen, Parisen horiek ere. Bere konpainia sortu zuen hurrengo urtean. Garai hartan Diaghilev-ek Nijinski dantzari eta koreografoa aurkitu zuen eta bi ballet eman zituen ezagutzera: Udaberriaren eskaintza (Stravinski) eta Suak (Debussy). Diaghilev-en eta Nijinskiren artean izan zen hausturaren ondoren Michel Fokinek errusiar koreografo eta dantzariak parte hartu zuen Diaghilev-en taldean. Mundu guztian ibili zen harrezkero bere ballet konpainia handiarekin. Koreografo eta dantzari handiak ezagutzera eman zituen 20 urtean zehar. 1916. urtetik hil zen arte ballet hauek aurkeztu zituen, besteak beste: Aldarte oneko emakumeak, Hiru adarreko kapela, Renard, Ezteiak, Tren urdina, Marinelak, Katemea, Apolo Musageta, Dantza eta Seme hondatzailea.
- diafonia
- diaforesi
- diafragma
- Diagana, Stéphane
- diagenesi
- Diaghilev, Sergej Pavlovic
- diagnosi
- diagnostiko
- diagonal
- diagrama
- diaklasa