diafragma
iz. Anat. Toraxa eta sabela bereizten dituen gihar luze zapala. Aorta arteria, kaba zaina, hestegorria eta torax hodiak igarotzen dira diafragmatik. Arnasketarako garrantzi handia du: arnasaren mugimenduen eragilea da, arnasa hartzean batez ere. v Teknol. Tresna edo makina baten bi aldeak banatzen dituen horma. v Med. Ematutuan jartzen den antisorgailua, gomaz edo beste gairen batez egindakoa. Umetokiaren lepoaren aurrean jartzen da, eta espermatozoideei sarrera galarazten die. nOpt. Zulotxo bat duen diskoa, argazki kamera batean zenbat argi sartu kontrolatzen duena. v Bot. Kuskuetan dauden fruituak bereizten dituen mintza. v Elektr. Prozesu elektrokimikoak egiteko erabiltzen diren ontziak ataletan banatzen dituen mintza. Ez diete pasatzen uzten atal horietan dauden isurkarien molekulei, baina bai ioiei.