Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

diagenesi

iz. Geol. Sedimentuak eraldatzen dituzten prozesu fisikoen eta kimikoen multzoa. Eraldaketa horien ondorioz sedimentuak harri trinko bihurtzen dira. Diagenesiaren ondorioz gertatzen diren aldaketek meen, hondakin organikoen eta jariakinen arteko oreka kimikoa ezartzen dute. Hiru dira diagenesiaren funtsezko prozesuak: zanpatuz trinkotzea, zementazioa eta kristalizazioa.