Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dhôtel, André

Frantses idazlea (Ardenak, 1900 - Paris, 1991). Filosofiako irakaslea izan zen Grezian eta Frantzian. Gaztetan Arthur Rimbaud-en eragina izan zuen, eta bere uzta aberatsean hainbat liburu eskaini zizkion: L’Œuvre logique de Rimbaud saiakera (1933, Rimbaud-en obra logikoa), eta Rimbaud et la révolte moderne (1952, Rimbaud eta matxinada modernoa). Lehen eleberria 1930. urtean argitaratu zuen (Campements). Liburu entzutetsuenetako bat da: Le Pays où l’on n’arrive jamais (Sekula iritsiko ez zaren herrialdea). Liburu horrek Fémina saria jaso zuen 1955ean, eta helduei nahiz haurrei zuzentzen zaien liburu horietako bat da. Beste lan batzuen artean ditu: Le Village pathétique (1943, Herri patetikoa), Les Rues dans l’aurore (1945, Kaleak egunsentian), Les Chemins du long voyage (1949, Bidaia luzearen bideak), Les Aventures de Julien Grainebis (1958, Julien Grainebis-en abenturak), Pays natal (1960, Jaioterria), Le Soleil du désert (1973, Basamortuko eguzkia), Bonne nuit Barbara (1979, Gabon Barbara).