Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dharma

iz. Erl. Hinduismoan eta hartatik sortu diren erlijioetan, gizonaren jokaera gidatzen duen lege morala eta erlijiozkoa. Esanahi asko dituen oinarrizko kontzeptua da hinduismoan, budismoan eta jainismoan. Hinduismoan bere estatusaren eta gizarte mailaren arabera jarraitu beharko duela bakoitzak esan nahi du; budismoan hiru esanahi ditu: gauza, legea eta ideia; jainismoan berriz higikundearen betikotasuna adierazten du dharmak, eta beste lau elementurekin batera mundua osatzen duen oinarrizko gaia da.