Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dharan

(Arab. al-Zahran) Saudi Arabiako hiria, Hassa herrialdean. Aramco konpainiak eraiki zuen hiria da, Persiako Golkoko mendebaleko petroliogune baten erdian. 18.000 biztanle (Estatu Batuetako 3.000 tekniko bizi dira bertan). Nazioarteko aireportua. Bertatik irteten da Tapline izeneko petrolio bidea.