Destouches, Philippe Nericault
Frantses antzerkigile eta diplomatikoa (Tours, 1680 - Fortoiseau, 1754). Komedia klasikoa landu zuen. Bere maisu lana Le Glorieux (Harroa, 1732) komedia da. XVIII. mendeko Frantziako antzerkigilerik onenetakoa izan zen ezbairik gabe. Beste obra batzuk: L’irrésolu (1713), Le médisant (1715) eta Le philosophe marié (Filosofo ezkondua, 1727).