Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

desulfurazio

iz. Kim. Gai batetik bere baitan dituen sufreak edo sulfuroak kentzea.  v  Metalurgian, burdina galdatuari sufrea kendu. Burdinaren desulfurazioa labe garaietan egiten da, burdina sulfuroan eta zeparen arteko erreakzio kimikoez, edo baita horretarako propio prestatutako labe berezietan ere, sodio karbonato eta kaltzio karbonatoa erabiliz.  v  Petrokimikan, petrolio gaien desulfurazioa sarri egin ohi da, bere baitan dituzten sulfuroak azidoak eta usain txarrekoak direlako eta ontziak eta hodiak jaten dituztelako. Horregatik, gasolinak, kerosenoak eta isurkari bihurtutako gasek oso sufre gutxi izaten dute.