Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

destilagailu

iz. Teknol. Destilatzeko erabiltzen den tresna. Galdara batez dago osatua, eta horren goialdean kupula antzeko estalki bat dauka. Estalkian hodi bat sortzen da, eta muturrean bihurtu egiten da hodia. Galdaran destilatu nahi dena irakiten jartzen da, eta ondoren lurruna estalkitik hodi bihurrira joaten da. Han kondentsatu egiten da hodia hozten denean.