Dekkan
Indiako goi-ordokia, Gangesko eta Narmandako ibaien haranen hegoaldean. Ordokiaren ekialdean Sortaldeko Ghats-ko mendikatea dago eta mendebalean Sartaldeko Ghats-ko mendikatea. Ordokiaren batez besteko altuera 610 metrokoa da, eta Bengalako Golkorako jaitsiera du. Dekkan zeharkatzen duten ibaiek (Mahanadi, Godavari, Krishna, Kaveri) aipaturiko golkoan isurtzen dute ura. Klima tropikala eta uholdetsua. Ekonomia jarduera kotoia, kafea, arroza eta azukre kanabera produkzioan oinarritua da. Bertako biztanleak dravidak dira. Musulmanen mende dago XIV. mendeaz geroztik.