Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dekatloi

iz. Kirol. Atletismoko hamar ariketek osatzen duten proba. Atleta bakoitzak proba osatzen duten hamar ariketetan hartu behar du parte. 100 m lauean, altura jauzia, disko jaurtiketa, luzera jauzia, pisu jaurtiketa, 400 m lauak, 110 m hesiekin, jauzia haga edo pertikarekin, jabalina jaurtiketa eta 1.500 m-ko lasterketa izaten dira dekatloia osatzen duten probak. 1912az geroztik Olinpiar Jokoetako bat izan da.