Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dekantazio

iz. Fis. Nahasten ez diren bi gai beren arteko grabitate diferentziaz banatzea, bietako bat behintzat isurkaria denean. Nahastura aldi batez geldi uzten da, eta nahastuta dauden gaietatik arinenak gainera irteten du, eta astunenak azpira. Dekantazioa isurkariak eta gorputz solidoak (ura eta buztina, adibidez) banatzeko erabiltzen da gehienbat, baina isurkariak ere bana daitezke (ura eta olioa adibidez).