Dekker, Thomas
Idazle eta dramagile ingelesa (Londres, 1572 - Londres, 1632). Idazle baikorra izan zen, eta bere garaiko Londresko giro burgesa islatzen jakin zuen. Atxiloturik egon zen 1613-1616 urteetan egin zituen zorrengatik. Dekkerren eleberri pikareskoak errealismoz beterik ageri dira. Drama nagusiak: The Shoemaker’s Holiday (Zapatagilearen oporra, 1599) eta Old Fortunatus (Fortunato zaharra, 1600), The Bellman of London (Londreseko gau-zaindaria, 1608).