Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dekapodo

izond. Zool. Soinbera zefalopodoen azpiordena bateko animaliez esaten da. Hamar garro izaten dituzte: zortzi garro labur ahoaren inguruan, eta beste bi luzeagoak. Hauetakoak dira txipiroia eta txibia, adibidez. v Oskoldunen ordena bateko animaliez esaten da. Baraila eginkizuna duten hiru hanka pare eta ibiltzeko bost hanka pare izaten dituzte. Ezagunenak, besteak beste, otarraina eta hamarratza dira. Zenbait motak, biltzeko bost hanka pareetan lehena, pintza bihurturik, heltzeko erabiltzen dute.