Defoe
edo De Foe, Daniel. Eleberrigile eta poeta ingelesa (Londres, 1660 - Ropemaker’s Alley, Moorfields, 1731). 1688. urtean Gilen III.a erregearen izendapena bultzatu zuen; haren politikaren miresle porrokatua izan zen, eta 1689-1701 urteetan hogeita hamarren bat liburu idatzi zuen haren politikaren alde. XVIII. mendeko prosagilerik onenetakoa izan zen, oparoenetakoa izateaz gainera. Obra nagusiak: The live, adventures anp pyracies of the famous Captain Singleton (Singleton Kapitain ospetsuaren bizitza, abenturak eta pirateriak, 1720), The fortunes and misfortunes of the famous Moll Flanders (Moll Flanders ospetsuaren zorionak eta zorigaiztoak, 1722), Lady Roxana or the fortunate mistress (Lady Roxana edo zorioneko maitalea,1724) eta Defoeri osperik handiena eman diona, Alexander Selkirk marinel eskoziarrak Juan Fernandez uhartean bizi izandako abenturetan oinarrituriko Robinson Crusoe (1710).