Degas, Hilaire Germain Edgar
Margolari, eskultore, grabatzaile eta marrazkigile frantsesa (Paris, 1834 - Paris, 1917). Parisen egin zituen Zuzenbide eta Arte Ederretako ikasketak. 1874. urtean lehen erakusketa inpresionistan hartu zuen parte Cézanne, Pissarro, Sisley eta Monet margolariekin batera. Inpresionista izanda ere, klasiko baten antzea erakusten du. Degasentzat marrazkia adierazpen artistikoaren oinarria zen: marrazkia ez da forma, zioen, bai ordea, forma ikusteko era. Naturalismoak erakarrita, dantzariak, ikuskizunak, eta emakumeak lanean edo garbitzen irudikatu zituen. Giza gorputzen mugimenduak nabarmenduz batez ere, Degasen lanak eragin handia izan du gure mendeko margolaritzan. v Obra nagusiak: Semíramis construisant une ville (Semiramis hiri bat eraikitzen, 1861), La Famille Bellini (Bellini familia, 1860), Portrait de Manet (Maneten erretratua, 1864), Danseuse saluant (1878), Danseuse à la barre (Dantzaria barran, 1880), Les Repasseuses (1882), Les Modistes (1883), Femmes à leur toilette (1885-1898), Le Tub (Hodia, 1886) eta Après le bain (Bainua hartu ondoren, 1898).
- Defoe
- Defregger, Franz
- defuntu
- Deganya
- degarie
- Degas, Hilaire Germain Edgar
- degeneratu, degenera, degeneratzen
- degenerazio
- Degenhardt, Franz Josef
- Degrelle, Léon
- Deguxi Onisaburo