Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

degarie

edo degairie. (Biarnesezko degarie hitzetik, degâ edo buruzagi baten agintepean dagoen eskualdea). iz. Hist. Zuberoako herri edo parrokiak biltzen zituen erakundea. Herri bakoitzeko etxeko jaunek edo berorien ordezkariek aukeratzen zituzten, eta zainho-etan (herri biltzarrak) edo igurbeetan (auzo biltzarrak) biltzen ziren dega edo degarieko buruak. Horiek ziren herrien eta herrialdeko sindikoaren bitarteko ordezkari nagusiak. Dagarie edo eskualdeak zazpi ziren Zuberoa osoan, hiru messagerie nagusietan banatuak: Lehuntze, Domintxaine eta Arüe, Pettarrean; Peyriède eta Arbaillak, Arbailletan, eta Ibar Ezker eta Ibar Esküin, Basabürüan. Degarie bakoitzak bere biltzarrak egiten zituen. Dega edo degan-ak Lixarre nahiz Ordenuzko Gorteetara deitzea eta zergak biltzea zituen bere eginkizunak.